XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sasoi hartan Napoleonen gudarosteen menpean zegoen Durangaldea eta boterearen esku-aldatzeen arabera bideratzen zen Bilboko hiriaren gaineko kontrola.

Mendizabal jeneralak Batzar Nagusien ordezkarien Biltzarrean proposatu zuen Konstituzio politiko berria zin egitea. Bi mozio aurkeztu ziren eztabaidan zehar.

I. Sancho Gordexolako eta Fikako ordezkari eta El Bascongado egunkariaren argitaratzaileak aurkeztu zuen lehena eta Konstituzioa bere horretan, aldaketarik gabe onartzea proposatzen zuen.

Sei ordezkariren sostengua izan zuen proposamen hark.

Miguel Antuñano Gordexalako apaiz eta frantsesen politikari aurre egin zion Diputazio-Batzordeko eledunak aurkeztu zuen bigarrena, eta, hartan, errefusatu egiten zuen Konstituzio Espainiarra baldintzarik gabe zin egitea, Konstituzio hori onartzeko Bizkaikoa erabat baztertu behar ote zen, edo orotan edo atal batzuetan konstituzio bien abantailak bateragarriak ote ziren argitu arte.

Gehiengo batek onartu zuen bigarren mozio hau.

San Nikolas elizaren kanpoaldean jendetza handia zegoen bilduta eta, itxura denez, Biltzarrean Konstituzioa zin egitea babesten zutenen aurkako oihuak egin zituzten.

Batzar Nagusiek uko egin zioten Konstituzioa baldintzarik gabe zin egiteari baina, gizalege-formula gisa agian, Konstituzioa errespetatu, ezagutu eta obeditu egingo zutela adierazi zuten, haren balioa onartu eta gero.

1813ko irailean, Konstituzioa aplikatzeko prozesua bete-betean zegoela. Antonio Leonardo Letonak herri guztiak behartu zituen Konstituzioa zin egitera, Bizkaiko buruzagi politikoa zen aldetik, eta Erregeordetzari jakinarazi zion Konstituzioa zin egin zutela.

Aduanen leku-aldatzearen inguruan sortu zen eztabaidari dagokionez, erresumako Erregeordetzak baliogabe utzi zituen barneko aduanak eta zuzeneko kontribuzioa ezarri zuen 1813ko irailaren 13an.

1813ko abenduan Valençayko herrian izenpeturiko itunari jarraiki, Napoleonek onartu zuen Fernando VII.a Frantziako erbestetik itzultzea.

1814ko maiatzaren 4an, Espainiako erregeak baliorik gabe utzi zuen Cadizko Konstituzio liberala eta berriro jarri zuen indarrean 1805eko Novísima Recopilación deituriko ordenamendu juridiko-politikoa.

Geroago, 1814ko maiatzaren 20an, foru-legea berrezarri zuen Fernando VII.ak, 1814ko Batzar Nagusiek errefusatu egin zuten Konstituzioa, eta bereziki salatu zuten Konstituzio horretatik eratorritako uniformetasun politiko-administratiboa.

Ordutik aurrera eta 1839. urtera arte, monarkia absolutuaren indarraldiari loturik egongo zen euskal lurraldeetako foru-legearen balioa.

Arrazoi horregatik, 1839 urtera arte bat etorri ziren foruzaleak edo foru-legearen babesleak absolutismoarekin.

5. Zer jarrera agertu ziren 1812ko Konstituzioaren aurrean?